ArgazkiaPrentsaurrekoHurrengo asteburuan, uztailak 16an, Aiako Harria Parke Naturalean eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) kokaturik dagoen Errenteriako Listorreta-Barrengoloia aisialdi gunean uda honetako Natura-giden Zerbitzu Ofiziala abian jarriko da.

Aurtengo ibilbideen eskaintza "Añarbe Baso- Erreserba" izeneko bista gidatuarekin hasiko da, datorren larunbatean, uztailak 16, goizeko 10:00etan. Bisita euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da eta Idoiatik, Susperregi jatetxeko aparkalekutik, abiatuko da. Bisita honetan parte hartzen dutenek, inguruko paisaiaz gozatzeaz gain Malbazarko eta Pagosardeko hezeguneetan aurki daitekeen fauna eta honen berezitasunak ezagutzeko aukera izango du. Ibilbidea bertako pagadietan barrena doa eta baso kudeaketarekin erlazionaturiko hainbat jarduera ikusteko aukera eskaintzen du. Bisita honek 4 orduko iraupena izango du.

Aukera paregabea da, horrenbestez, aditu baten eskutik bertako Kultura-ondarea eta bioaniztasun-maila altua ezagutzeko. Izan ere, gune honek KBE izendapena du eta Natura 2000 Sarearen barruan babestua dago.

Udarako bisita gidatu eta ibilbide eskaintza zabala

Kartela 2016Datorren astebururako antolatutako ibilbideaz gain, uda honetarako bisita gidatuen eskaintza gai eta paraje ezberdinak bisitatzeko beste hiru ibilbideez osatuta dago ere. Orotara hiru ibilbide gidatu ezberdin daude. Guztiak goizeko 10:00etan hasiko dira, baina, bisitaren arabera, irteera puntu ezberdinetatik (Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Informazio-bulegoa edo Sanmarkoko Gotorlekua).

  1. Añarbeko Baso-Erreserba: uztailak 16, uztailak 31, abuztuak 15 eta irailak 3. Abiapuntua: Idoia, Susperregi jatetxeko aparkalekua. Iraupena: 4 ordu.
  2. Aizpitarteko leize-zuloetako aztarna paleolitikoak: Uztailak 23, abuztuak 14, abuztuak 20 eta irailak 11. Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Informazio-bulegoa. Iraupena: 1:30 ordu.
  3. Lau Haizeta Parkea eta Monumentu megalitikoak: Uztailak 25, abuztuak 6 eta abuztuak 28. Abiapuntua: Sanmarko Gotorlekua. Iraupena: 3 ordu.

Ibilbide gidatu hauen prezioa 2€-koa da pertsonako. 7 eta 16 urte artekoentzat, aldiz, 1€-koa eta 7 urtetik berakoentzat doan eskainiko dira.

Aipatutako edozein ibilbide gidatu egiteko beharrezkoa da Errenteriako Turismo-bulegoan aurretik izena ematea, bai 943 494 521 telefonoan edo baita turismo@oarsoaldea.eusposta elektronikoren bitartez ere. Turismo-bulegoaren ordutegia honakoa da: asteartetik larunbatera 10:00-14:00/16:00-18:00 eta igandetan 10:00-14:00. Uztaila eta abuztuan berriz astelehenetik igandera 9:00-14:00/16:00-19:00.

Iraila 2024
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6