LoreAzokaKartela2015Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak, Errenteriako Udalak eta Dekolore Elkarteak antolatuta, VII. Lore eta Landareen Azoka Berezia antolatu dute datorren larunbatean.

Behemendi Elkarteak 2002 urtean ekin zion Baserriko Produktuen Feria Bereziak antolatzeari. Errenterian, aldiz, egitasmo honi 2004 urtean ekin zion, Udalaren laguntzarekin. Lehen hiru urtetan Errenteriako lehen sektorearen inguruko hiri-mailako feria antolatu izan da. Ondoren, bertako baserritarren eguneroko azoka eta jardunari lotuta, Xabier Olaskoaga plazan azoka bereziak antolatzea erabaki zen iaz.

Azken urteotan baserritar-produktuen azokek izan duten beherakadari eustea dago ekimen honen atzean. Izan ere, orokorrean, lehen sektoreak bizi duen gainbehera eta erosleen ohitura aldaketak eragin handia izan du kolektibo honengan.

Kontuan izan beharra dago feria berezi hauek baserritar profesionalek beraiek ekoiztutako produktuak saltzeko bide ezin hobea izan direla betidanik. Feria berezi hauek, salmenta puntu izateaz gain, baserriko produktuen promozio eta erakusketa-gune ere badira.
Honela, azoka asteburuan kokatuz, aisialdi ukitua ematen zaio, jendeari feria hauetara hurbiltzeko aukera emanik. Era berean, baserritar-feria hauek inguruko dendarientzat ere baliogarriak izan daitezke, eskaintzen diren produktuak ikusi eta, gustukoak badituzte, ekoizlearekin zuzeneko harremana izan dezaketelako.

Azoka

Erakustoki eta jarduera anitzak

Azaroaren 21ean, 09:00 – 14:00 bitartean, Errenteriako Xabier Olaskoaga plazan, Gipuzkoako lore eta landare ekoizle profesional nagusiak elkartuko dira, 108 m2-ko erakustokia izango duen azoka honetan: garaiko landareak, zuhaixkak, kanpoalde zein barrualderako landareak, landare usaintsuak, sukaldaritzarako landareak, kaktusak, landare zukutsuak, lore eta landare motiboekin egindako bitxiak, lore prentsatuekin egindako konposaketak, etab.

Honetaz gain, 10:00etatik 13:00era haurrentzako landaketa-tailerra izango da: landare ezberdinak landatu eta hauen zainketarako azalpenak jasoko dituzte.

"Dekolore" Elkarteko bederatzi ekoizlek ere parte hartuko dute. Elkarte honek, bailarako Landa Garapenerako Elkarteen eta Udaletxeen laguntza baliatuaz, mota honetako ferien antolaketa sustatu nahi du Gipuzkoako herri nagusienetan. Bere landareak erakusgai jarriko dituzten bederatzi landare haztegiak ondorengoak izango dira:

  • El Montañes haztegia: Landare usaintsuak eta apaingarriak
  • Landarbaso Haztegia: Garaiko loreak eta landare apaingarriak
  • Zunoyar lorategia: Barruko landareak, landare apaingarriak eta bildumako landareak.
  • Aritzkurengo Tienduka: Kosmetikako artisau-produktuak eta medikuntza naturala
  • Lore Prentsatua: Lore prentsatuekin egindako koadroak
  • Ojarasca: Lore eta hosto naturalekin egindako bitxiak
  • Flores Ganchillo: Artisau bitxiak lore-motiboz eginak
  • Xaboi naturalak: Beraiek ekoiztutako landare usaintsuekin egindako xaboi naturalak
Iraila 2024
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6