KartelaJPGDatorren larunbatean, urriak 17, Errenteriako LANDA-LURRAREN XI. AZOKA ospatuko da Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen eta Errenteriako Udalaren eskutik. 

Errenterian antolatzen den azoka hau herriko lehen sektoreko eragileen azoka da, herritarrok lehen sektorearen inguruan lanean jarduten duten enpresak zein eragileak ezagutzea eta hauek egiten duten lanari errekonozimendu bat ematea hulburu duena. Izan ere, ezin dugu ahantzi landa-guneari lotutako eragile hauek herriaren paisaia mantentzen laguntzen dutela eta kalitatezko elikagaiez hornitzen dituztela bai azoka bai salmenta guneak.

Era berean, Udalaren Ingurumen sailan iaz burututako jardueren berri eman nahi da, herritarrei Udalak jarraitzen dituen lan-ildoak azaldu asmoz.

PA200173

Modu honetan, hurrengo larunbatean, urriak 17, Errenteriako Gamon Zumardia herriko lehen sektorearen erakustoki paregabea bilakatuko da, besteak beste, honako guneak izanik: nekazal produktuen salmentarako azoka, abere-erakusketa, talo tailerra, udal-erakusketa, perretxiko-erakusketa eta Errenteriako Basosoro baserriko esnearekin egindako txokolatada.

Horretaz gain, aurten honako ekimen berritzaileak izango ditu azokak:

  • Zumardian eraikiko den auzo-konposta gunea
  • Errenteriako ARKAITZA, GAILUR, XERA, BATZOKI, KERALA, TOURING, JULI, UR, SINDIKATO, GAZTELU, BENITO eta GAMON 14 tabernak bertako produktuekin prestaturiko mokadutxoen dastaketa (arratsaldeko 17:00etatik aurrera)

Azokaren ordutegia 10:00-14:00 eta 16:30-19:30 artekoa izango da.

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2