BideBerdea2015web EUSDatorren igandean, Donostia eta Oiartzun elkarrekin lotuko dituen bizikleta martxa batekin ospatuko da Arditurriko Bide Berdearen IV. Eguna. Baina martxaz gain, irailaren 20an, beste hamaika jarduera antolatu dira Arditurriko meategietan. Gogoratu Aiako Harriko Parke Naturalean aurkitzen dela Arditurri, Natura 2000 Sarearen barruan babestuta.

Egunari hasiera emateko, bizikleta martxa Donostiako Alderdi Ederretik abiatuko da goizeko 09:30etan. Une berean, Pasai Antxoko pilotalekutik, Lezoko Bekoerrota polikiroldegitik eta Errenteriako Gamon Zumardiatik ere abiatuko dira bizikleta zaleak. Oiartzunen, berriz, Done Eztebe plazan jarri dute hitzordua 10:00etan, Arditurriko meategietaraino falta diren 6 kilometroak betetzeko. Ibilbidearen zailtasun maila erraza da, beraz adin guztientzako egokia da bizikleta martxa hau. Kaskoa eramatea derrigorrezkoa da eta argia eramatea gomendatzen da. Bizikleta martxan parte hartzen dutenek, indarrak berritzeko, hamaiketakoa doan izango dute helmugan.

Bizikleta-gidari lagun bat joango da taldean irteera-puntu bakoitzetik Arditurriko meategiraino, eta bertan, bizikleta gordailua izango da, bizikletaz hurbiltzen direnek meategi-gunean izango diren gainerako jarduerez lasai gozatzeko: segway zirkuitua (meategiko sarrerarekin doan), adin guztietarako jolasak, ...

+info
Arditurriko Parketxea
943 494 521 / 943 495 069
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
www.parketxesarea.org 
www.gipuzkoamendizmendi.net 

Iraila 2024
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6