2008ko abenduaren 5ean Nazio Batuen Batzar Orokorrak 63/111 Ebazpenaren bidez erabaki zuen, 2009 urtetik aurrera, ekainaren 8an Ozeanoen Mundu-eguna ospatuko zela. Ekimen honen bitartez, ozeanoen eta bertako bioaniztasunaren babeserako munduko osoko herrialdeetako biztanleok ditugun erronkak azaleratu nahi dira.
Ozeanoak Lur planetaren bihotza dira. Taupada bakoitzarekin gure gorputzean odola ponpatzen duen bezala, ozeanoek mundu osoko pertsonak lotzen dituzte, edozein tokitan bizi direla ere. Horretaz gain, klima erregulatzen dute, milioika pertsona elikatzen dute, oxigenoa ekoizten dute, animalia eta landare espezie ugariren habitata dira eta sendagaiak eta bestelako baliabideak eskaintzen dizkigute. Gure gizartearen zein hurrengo belaunaldien osasuna bermatzeko, ezinbestekoa da guk, gizakiok, ozeanoak zaintzea, hauek gu zaintzen zaintzen gaituzten bezala.
Iturria: www.worldoceansday.org
Aurtengo leloa Ozeano osasuntsuak, planeta osasuntsua da. Tamalez, legez kanpoko arrantza, akuikultura jarduera ez iraunkorrek, itsasoaren kutsadurak, habitaten suntsipena, espezie exotikoek, klima-aldaketak eta ozeanoen azidifikazioak ozeano eta itsasoen egoera izugarri kaltetzen dute.
Plastikoaren eragina oso nabarmena da, ozeanoak oso poliki degradatzen dituelako eta bere eraginak denboran luzaro irauten dutelako. Gainera, animalia eta organismo urtarren osasuna kaltetzen du, hauek plastiko zati txikiak elikagaiekin nahasten baitituzte. zientzialariak kutsadura honek gizakiaren gain zein nolako eragina duen ikertzen ari dira.