Aiako Harria Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) aurkitzen den Errenteriako Listorreta-Barrengoloiako Informazio-bulegoak bere ateak irekiko ditu Asteburu honetan.

ListorretaBuleg

Beste urte batez, Errenteriako eremutik Aiako Harrira hurbiltzen diren txangozaleek eta Parke Naturaleko bisitariek inguruko natura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute; hala nola mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, Aizpitarteko haitzulo prehistorikoak, Añarbeko Baso-erreserba, flora eta fauna mehatxatua.... Bertako Kultura-ondare eta bioaniztasun-maila altuak gida aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestuta egonik.

Horrela informazio bulegoa urria arte egongo da zabalik, ondorengo ordutegian:

  • Ostiraletan: 16:30-20:30
  • Larunbat, igande eta jai egunetan: 8:30-14:30 / 16:00-20:30
Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2