Datorren larunbatean, apirilak 25, goizeko 10etatik 12etara Errenteriako Udaleko lorezaintza zerbitzuak harrera egingo die martxoaren 28an loreontzitan zuhaitza landatu zuten familiei. Adierazitako ordutegian Arramendin azaltzen baldin badira, landaketarako esleitu zitzaien kokalekua ezagutu ahal izango dute.