Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak, Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatikako Planari Hasierako Onarpena eman dio. Dokumentazioa, hortaz, jendaurrean jarri da, ekarpenak egiteko epea 2015eko irailaren 15ean amaitzen delarik.
Eremu funtzional honek 13 udalerri hartzen ditu bere baitan: Andoain, Astigarraga, Donostia, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Urnieta, Usurbil.