Prentsaurreko2Astelehenean, apirilak 13, jarriko da berriz martxan materia organikoa biltzeko edukiontzia erabili nahi dutenentzako informazio-bulegoa. Udaletxean egongo da (Herriko plaza z.g.) eta 10:00 - 13:30 bitartean egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera.

Ekimen honetan izena ematen dutenei edukiontzia zabaltzeko txartela, beharrezko material guztia eta ondo birziklatzeko gida bat emango zaizkie. Orain arte 6.437 familiek eman dute izena; baina, asko izan arren, oraindik ere gehiago behar ditugu 2016an hondakinen % 60 birziklatzeko helburua betetzeko, kopuru hori ezartzen baitute estatuko nahiz Europako legeek.

InfoBulegoa

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2