2009ko abenduan jarri zen abian Xabier Olaskoaga plazako esne-makina. Ordutik hona, Bordazar baserriko esneaz hornitzen den vending moduko makina honek 125.626 litro behi-esne banatu ditu.
Honenbestez, bertako produktuen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeaz gain, 125.626 esne-brik hondakin bihurtzea ekidin da.