Jasangarritasunerako euskal udalerrien sareak -Udalsarea 21ek- hiri-hondakinei buruzko ordenantzarako testu eredu bat aurkeztu du.
Hondakinen kudeaketarako ordenantza honen osaketarako 15 toki-erakundeen lan-taldea eratu zen (tartean, Errenteriako Udala). Lan honen emaitza gisa, EAEko udalerriei hondakinen bilketarako esparruan lagungarri eta legediarekin bat datorren dokumentu erabilgarri bat erditu da.
Hondakinen bilketa arautua ezinbestekoa da, herritarren eta herriko eragileen sentsibilizazio eta formazioarekin batera, hondakinak modu egokian kudeatzeko.
Let's Do It! World Cleanup 2014