Errenteriako Udaleko Mendi eta Ingurumeneko Departamentuak adierazi du laster hasiko direla Alaberga auzoan konpostaje komunitarioko gune bat jartzeko lanak. Gune hori haurtzaindegiaren triangeluan egongo da, auzoaren beheko aldean.
Fanderia, Agustinak eta Gaztañoko guneek onarpen eta erabilera ona dutela ikusi ondoren, gune honek ekimenean beren borondatez parte hartzen duten 20 familia-unitateri emango die zerbitzu.
Laster abian jarriko den gune hori erabili nahi dutenek azaroaren 24tik aurrera (astelehena) eman dezakete izena, Errenteriako Udaleko Ingurumen Departamentura deituta, 8:00etatik 14:00etara (943 449 603 Reyes). Baldintza bakarra da Alaberga auzoan bizitzea. Erabiltzaileak eskaera-ordenaren arabera aukeratuko dira eta, gehieneko kopurura iritsitakoan, itxaron-zerrenda egingo da. Ondoren, parte-hartzaileek doako prestakuntza-ikastaroa jasoko dute.
Biteri kaleko ostalaritzan beira gehiago jasotzea
San Markos Mankomunitateak, Errenteriako Udalaren lankidetzan, Biteri kaleko ostatu-establezimenduetako beira-bilketako zerbitzua zabalduko du, alde zaharretik Biteri kaleko pibote hidraulikora arte.
Ostalariei eskaintzen zaien doako zerbitzu horrekin lortu nahi dena da eremu horretako beira-edukiontziak ez hain beteta egotea, zenbaitetan ezinezkoa izaten baita bizilagunek behar bezala erabiltzea. Ekimen honetan parte hartzen duten establezimenduei edukiontzi bana emango zaie, eta beira astelehenetik ostiralera jasoko da, goizez.
Datozen egunetan, pertsona bat establezimenduetara hurbilduko da zerbitzu berriaren xehetasunen berri ematera. Udala eta Mankomunitatea ziur gaude inplikatutako establezimenduen laguntza izango dugula eta horiek sortzen dituzten beira-hondakinak hobe kudeatzeko aukera emango digula.