Joan den uztailean Eusko Jaurlaritzaren Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Energia aurrezteko eta energia efizientziako inbertsioak sustatzeko laguntza 2014ko programa argitaratu zuen.Uztargi

Errenteriako Udalaren ingurumen-helburuak erdietsi asmoz eta hainbat eragileren eskaerari erantzunez (Eskolako Agenda 21, Ingurumen Aholku Kontseiluaren Energiaren Mahaia, etab.), Errenteriako Mendi eta Ingurumen Sailak energia eraginkortasuna eta aurrezpena helburu duten diru-laguntza eskaerak bideratu ditu EEEra. Lau jarduera burutzeko laguntzak eskatu ditu Udalak, orotara 93.752,75€ko zenbatekoa:

  • Alabergako Lanbide Hastapenerako Zentroaren leihoak aldatzea (22.285,75€)
  • Beraungo Bizarain Ikastolako leihoak aldatzea (31.058,36€)
  • Uztargi Haurreskolan argiteria ikerketa eta argiteria berriaren ezarpena (6.406,1€)
  • Udalaren 5 eraikinetako ikuskaritza energetikoa burutzea (34.002,99€)

Jarduera hauekin guztiekin, halaber, Udalak 2012 urteko azaroan sinatutako Alkateen Itunarekin eta osatze bidean dagoen Energia Iraunkortasunerako Ekintza-planean jasotakoarekin bat egingo du, dirua aurreztu eta klima-aldaketa eragiten duten isurpenak murriztuz.

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2