PorruaHiriko zazpi ikastetxetako ia 4.000 ikaslek kontsumo iraunkorra gaia aztertu zuten 2013/2014 ikasturtean zehar Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan, eta asteartean (urriak 21) iaz, ikasturte amaieran Udalari egindako proposamenei erantzun eman die Udalak.

Cristobal Gamon LH, Koldo Mitxelena BHI, Bizarain ikastola, Langaitz BHI, San Jose Gurutzearen Alabak, Don Bosco eta Telleri ikastetxeetako ordezkariak Udaleko Pleno Aretoan eseri dira Julen Mendoza alkateak eta Jose Manuel Ferradas, Mendi eta Ingurumeneko zinegotziak azaldu behar zietena entzutera.

Ikasleek egindako eskaerak kontsumo iraunkorraren esparru ezberdinekin zuten lotura (Energia, Ura, Hondakinak, Herriko Kontsumoa, Bioaniztasuna eta Mugikortasuna). Zerrenda luze horretan, esate baterako, honako eskaerak zeuden jasota: materia organikoaren bilketarako baliabideak jartzea, uraren kontsumoa kontrolatzeko sentsibilizazio kanpainak burutzea, Oiartzun ibaia garbitzeko kanpainak antolatzea edo bidegorria zabaldu eta dagoena konpontzea. Honela, Julen Mendozak eta Jose Manuel Ferradasek puntuz puntu argitu dute eskaera-zerrenda, besteren artean, honakoak azalduz: une honetan Oinezko eta Bizikleta bidezko Mugikortasun-Plana osatzen ari direla; Atlantikaldiaren barne Oiartzun ibaiaren garbiketa egin zela auzolanean; 2015ean materia organikoa biltzeko 5. edukiontzia kalean jarriko dela; Fanderia, Agustinak eta Gaztainon auzo-konposterako guneak dagoeneko abian direla; etab. Bai eskaera/erantzun zerrenda osoa, nola Errenteriako Eskolako Agenda 21i buruzko informazio gehiago www.errenteriaingurumena.net helbideak aurkitu daitezke.

Azkenik, saioa amaitzeko, ikasleek aurten Elikadura Jasangarria landuko dutela azaldu dute, eta horretarako, Porru Kirolaria bidaia-lagun izango dutela aurreratu dute.

Udalbatza20141021

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2