Listorretako eremuan, Sanmarko mendiaren hegoaldeko magalean eta baita Kutarron, Udalak hainbat trafiko-seinale jarri berri ditu, errepideetatik gertu fauna-populazioak daudela edo normalean zeharkatzen dutela ohartarazteko.1747508542333

Fauna mehatxatuaren populazioak ohikoak dira Errenteriako naturgune babestuetan: Aiako Harriko Parke Naturala eta KBEan, eta Lau Haizeta Parkean, eta horietatik kanpo ere bai. Era berean, fauna-talde askoren kontserbazio ekologikoaren egoera kolokan dago, mehatxu ugari jasaten baitituzte. Horien artean bi basa-animalia mota daude, intsektuak eta anfibioak, bereziki kalteberak direnak eta galtzen ari direnak, gure udalerrian nolabaiteko presentzia ere badutelarik.

Errenteriako Udalak fauna babesteko hainbat trafiko-seinale jarri berri ditu. Ildo horretan, ibilgailuen joan-etorria mehatxu bat da faunarentzat oro har, ez bakarrik ugaztun handientzat, baita mota horretako espezie txikientzat ere. Ornogabeen espezie babestuak, hala nola kukulumera, edota uhandre palmatua, txantxiku arrunta, apo iberiarra, baso-igel gorria edo ur-igel berdea bezalako anfibioak, askotan Errenterian trafiko harrapaketen biktima dira. Azken urteotan Udalak udalerriko eremu babestuen kudeaketari buruz kontratatu dituen ikerketa desberdinetan antzeman dira mehatxu horiek.

Orain pertsona bakoitzaren ardura da seinaleei jaramon egitea eta errepidean dagoenari behar besteko arretaz erreparatzea. Soilik elkarlanean kontserbatuko da oraindik irauten duen bioaniztasuna.

Ekaina 2025
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6