Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak apirilerako antolatu dituen ekintzak hauek dira:
APIRILAK 12-13:
Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburua izanik, errota irekita egongo da 10:30etik 14:00etara arte, bere historia ezagutu, martxan ikusi eta errota mugitzeko ibaiak izan duen garrantzia, eta ekosistema gisa duen garrantzia ezagutu ahal izango da.
ASTE SANTUA:
APIRILAK 17-18-20:
Aste Santuko jai egunetan ere errota bisitatzeko aukera egongo da 10:30etik 14:00etara arte.
APIRILAK 19:
Aste Santuko larunbatean, oporrak aprobetxatuz familian egiteko plana proposatzen da: ARRAMENDI PARKEKO ALTXORRAREN BILA. Jarduera 10:30-13:30 bitarte izango da, eta aurretik izena eman beharko da.
Informaziorako eta izena emateko:
• turismoa@oarsoaldea.eus / 943 494 521
• galemysfanderia@gmail.com / 690 720 264