LandaAzokaKartelaDatorren larunbatean, urriak 18, Errenteriako X. LANDALURRAREN AZOKA ospatuko du, Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Errenteriako Udalak elkarrekin antolatuta.

Azokaren izenak dioen bezala, Errenterian antolatzen den azoka herriko lehen sektoreko eragileen azoka da. Helburua herritarroi bere inguruan lanean dituzten lehen sektoreko enpresak eta jarduerak ezagutaraztea da, eta hauek egiten duten lanari aitortza bat ematea.

Ez dugu ahaztu behar gure herriaren landa paisaia mantentzen duten eragileak ditugula eta, kalitatezko elikagaiez hornitzen dituztela bai azoka zein salmenta guneak.

Era berean, Udalaren aldetik urtean zehar Mendi eta Ingurumeneko Sailaren bitartez egindako lanak eta jarduerak plazaratu nahi dira, herriko jendeari Udalak jarraitzen dituen lan ildoen azalpena eman nahiean: hondakinak, naturgune babestuak eta bioaniztasuna, energia, lurzoru kutsatuak, Tokiko Agenda 21, aire-kalitatea, ...

Beraz, hurrengo larunbatean, urriak 18an, Errenteriako Gamon Zumardia herriko lehen sektorearen erakustoki paregabea bilakatuko da. Bertan nekazal-produktuen salmenta, abere erakusketa, "Landa-Garapena eta Ingurumena" izeneko udal-erakusketa, "Eskerrik asko, Gipuzkoa" erakusketa (konpostaren inguruan), perretxiko erakusketa, talo-tailerra eta Errenteriako Basosoro baserriko esnearekin egindako txokolatada izango ditugu, besteen artean.
Azokaren ordutegia 10:00-14:00 eta 16:30-19:30 bitartean izango da.

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2