Errenteriako Udalak hilabeteko epean jendaurrean jarri du udalerriko kalitate akustikoa ebaluatzeko Zarata Mapa eta alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dira martxoaren 1etik aurrera.Gaueko zarata mapa

Udal Erregistroan 2024ko azaroaren 26an aurkeztu zen Errenteriako Zarata Mapa dokumentua “Errenteriako Udalerriko Zarata Mapa. Laburpen txostena. 2024 azaroa” eta txosten horretako informazioa herritarrek ezagutu ahal izateko bilera ireki bat antolatu zuen Udalak. Ondoren, 2025eko urtarrilaren 29an aurkeztu zen Zarata Maparen dokumentu osagarria “Errenteriako Udalerriko Zarata Mapa. Emaitzen txostena. 2025eko urtarrila”. Beraz, bi dokumentuak ontzat eman daitezke eta egoki ikusi dira jendaurrean jartzea.

Zarata Mapa kalkulatzerakoan zarata fokuek 4 metroko altuerara duen eragina aztertu da, legeak ezartzen duen bezala (hasierako laburpen txostenak jasotzen duena). Hala ere, errealitatera gehiago egokitzeko asmoz, dokumentu osagarriaren bidez zaratak etxebizitzen fatxaden altuera guztietara duen eragina aztertu da, kaltetutako biztanleria lortzeko, herritarrei informazio osatuagoa emanez. Bestalde, zarataren eragina auzoka nolakoa den ere zehaztu da, kutsatzaile honen kudeaketarako informazio baliagarria izango delarik.

Esan bezala, Errenteriako Udalak hilabeteko epean jendaurrean jarri du Zarata Mapa, eta epe horretan interesdun guztiek udal web orrian (www.errenteria.eus) edota udal ZU! Arreta zerbitzuan dokumentua aztertu ahal izango dute. ZU! Arreta zerbitzuan astelehenetan 7:30etik 14:00etara, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara, eta astearte eta ostegunetan 7:30etik 19:00etara.

Halaber bidezko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte sarrera erregistro telematikoz (www.errenteria.eus), edo Udal ZU! Arreta zer bi tzuan edo 39/2015 Legeak aurreikusten dituen gainerako modu eta lekuetan.

Martxoa 2025
A A A O O L I
24 25 26 27 28 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6