Larunbat honetan, hilaren 15ean, Baserritarren Azokaren jardunaldi berezia egingo da Jose Erbiti kalean, goizeko 9.00etatik aurrera.IMG 20250120 WA0007

Egunero egiten den Baserritarren Azokan, Oarsoaldeko bost ekoizlek saltzen dituzte euren produktuak eta elikagaiak (frutak eta barazkiak, gazta, etab.).
Azoka Jose Erbiti kalean kokatu da 2023ko azaroaz geroztik, Niessen merkataritza eremuan. Horrela, barruko merkatu tradizionalarekin lotura estuagoa izateko bideak ireki ahal izan dira eta bertako produktuen kontsumoa sustatzeko beste hainbat jarduera ere burutu dira.

Aurten, Udalak eta Behemendi Landa Garapeneko Elkarteak, nekazaritzako eta abeltzaintzako bost ustiategi horiekin batera, ekitaldi osagarri batzuk antolatu dituzte tokiko produktuen salmenta dinamizatzeko eta balioan jartzeko.

Larunbat honetan, hilaren 15ean, azokaren ateak goizeko 9.00etan irekiko dira eta hainbat ekitaldi izango dira:

  • 8:00: eskualdeko esneko arkumearen haragia erretzen hastea.
  • 10:30-11:30: dultzaineroak herriko Erdialdean.
  • 10:30-13:00: talo dastaketa.
  • 11:00: bertsolariak.
  • 11:30: arkume haragiaren eta sagardo ekologikoaren dastaketa.
  • 12:00: euskal dantza – Muxikoak.

Gainera, programazio hau urteko urtaro bakoitzean errepikatuko da: udaberrian, udan eta udazkenean. Udalak jardunaldi honetan parte hartzeko eta bertako nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak erosteko deia egiten die herritarrei.

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2