Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak otsailerako antolatu dituen ekintzak hauek dira:
OTSAILAK 8-9:
Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburua izanik, errota irekita egongo da 10:30etatik 14:00etara arte, bere historia ezagutu, martxan ikusi eta errota mugitzeko ibaiak izan duen garrantzia, eta ekosistema gisa duen garrantzia ezagutu ahal izango da.
OTSAILAK 15:
Hilabete honetako jarduera berezia, 8 Km inguruko mendi ibilbide gidatu bat izango da Aiako Harria Parke Naturalean, arbasoen aztarnen atzetik. Doako jarduera izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da. 10:30etatik 14:00etara arte izango da.
Informazio gehiagorako eta izena emateko:
• turismoa@oarsoaldea.eus / 943 494 521
• galemysfanderia@gmail.com / 690 720 264