Atzo, urriaren 2an, Errenteriako hirugarrengo auzoa batu zen lehenengo fase honetako auzokonpostako ekimenera. Agustinak, Fanderia eta atzo batu zen Gaztaino auzoarekin, 50 bat familiak hartzen dute parte Udalak eskainitako auzokonpostarako gune berezietan.
Esan beharra dago, badirela urte batzuk beraien kabuz auzokonposta egiten dutela Gaztainoko auzokideek eta lehenengo fase honetan auzoko parte hartzaile guztiak ezin izan direla sartu. Oraingoz, 10 familia hasiko dira Udalak jarritako gunean eta Agustinak eta Fanderia auzoetan bezala jarraipen bat egingo zaie inolako arazorik ez izateko.
Bart iluntzean, Bukagaitz auzo elkartean bildu ziren auzokideak eta konpostaren nondik norakoak entzun zituzten eskaini zitzaien tailerrean. Parte hartzaile bakoitzari, entzun beharreko azalpen guztiak entzun ondoren, kubo bat, konpostaje gida bat eta auzokonposta guneko itxitura irekitzeko giltza bat banatu zitzaion.