Gaur egun Errenteriak oinezko ibilbide-sare zabala eta ondo konektatua du. Halere, hobetzeko aukera badago. Era berean, 11 kilometrotako bizikleta-bidea du, nagusiki, pasiorako guneetan eta elkar lotu gabeko urbanizazio berrietan kokatuak. Sarritan, bidegorri hauek bikoiztuta daude gune berean, herri-gunearen gehiengo zabala bizikletaz garraiatzeko azpiegitura egoki gabe geratuz (ikus diagnosia).
Horregatik, Planaren Aurrerapenak, oinezko ibilbide-sarea seguru, eroso eta erakargarria sortzea kokatu du lehentasunen artean; era berean, 9 kilometrotako bizikleta bide berriak eraikitzea ere proposatzen du, auzoak eta azpiegiturak modu praktikoan uztartzeko. Bizikleta-bide berri hau bere eguneroko beharretarako zein aisialdirako erabili ahalko dute hiritarrek. Gainera, Planak berak, bizikletaren erabilpena sustatzeko hainbat neurri jasotzen ditu.
Egitasmo hauek hiritarrekin partekatzeko, urrian zehar bi parte-hartze tailer antolatuko dira Errenteriako Oinezko eta, Bizikleta Bidezko Mugikortasun planaren inguruan, interesatuta dagoen edonori zuzenduta dago. Biziker mugikortasun aholkularitza idazten ari den Plana aurrerapen fasean aurkitzen da, tailerren helburua Errenteriako oinezkoen eta txirrindularien beharrei buruzko diagnosi gidatu bat egitea delarik.
Bi tailerrak praktikoak izango dira nagusiki eta ordu eta laurdeneko iraupena izango dute, biak 18:00etan Merkatuzarren hasiko dira. Lehengoa oinezkoen mugikortasunean jarriko da arreta da eta urriak 8 asteazkenean izango da. Bigarrena bizikleta mugikortasunean erdiratuko da eta urriak 15 asteazkenean izango da. Tailer bakarrera edo bietara joateko aukera dago, eta ez izenik eman behar.
Planari buruzko azalpen labur batekin hasiko dira tailerrak, 10-20 minutuko iraupena izango duena. Jarraian diagnostiko gidatua egingo da, lehenengo tailerrean oinezkoen sareko tarte bat, eta, bigarrenean bidegorri sareko beste tarte bat ibiliko direlarik. Asmoa gaur egungo arazoen aurkikuntza eta analisia izango da. Eztabaidarekin eta plangintzaren aurrerapenean azaldutako zenbait gai mahai gainean jarriz, bi sare motak hobetzeko soluziobide eta neurrien inguruko hausnarketa bilatuko da.
1. Tailerra (oinezkoen sarea) |
2. Tailerra (bizikleta-sarea) |
||||||||
Data: 2014/10/08 Ordutegia: 18:00 - 19:15 Tokia: Merkatuzar |
Data: 2014/10/15 Ordutegia: 18:00 - 19:15 Tokia: Torrekuan |
Tailerren edo Mugikortasun Planari buruzko informazio gehiago www.errenteriaingurumena.net gunean edo 943 449 603 telefonoan.