• Hasiera >
  • Berriak >
  • Aurreko berriak >
  • Ume zein helduentzako programazio zabala egongo da larunbatetik aurrera Errenterian Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen harira

Urriaren 18tik 27ra izango den Euskadiko Klima eta Energiaren Astean -Asteklima- parte hartuko du Errenteriak, euskal gizartea trantsizio energetiko eta klimatikoaren inguruan kontzientziatu eta mobilizatzeko helburua bere eginez.Asteklima 2024 aurkezpena

Asteklima ekimenaren leloa “Ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia” da, eta bosgarren edizio honetarako Errenterian jarduera-programa zabala prestatu da, herritarrak klima-aldaketaren aurrean konpromiso pertsonalak hartzera motibatzen jarraitzeko. Askotariko programazio honek kultura-proposamen ezberdinak uztartzen ditu, hala nola zinema eta antzerkia, eta haurrei zein helduei zuzenduta dago. Horrez gain, hausnarketarako eta ekintzarako espazio bat ere eskaintzen du.

Urriak 19, 17:30:

‘Azken eguzkilorea’ antzerki-emanaldia. Koldo Mitxelena Biteri ikastetxeko aterpean.
Gure kultura eta mitologia landuz, klima-aldaketaren gaia jorratzen duen ordu beteko antzerki ikuskizun hau 4 urtetik 10 urtera bitarteko haurrei zuzenduta dago. Emanaldia euskaraz izango da.
Sarrera doan, ez da erreserbarik egin behar.

Urriak 21, 17:30:

‘Gure amalurra’ ipuin kontalaria. Lekuona Fabrika, 1. Solairuko plaza berdea.
Klima-aldaketak eragiten dituen arazoen inguruko emanaldia. 4 urtetik 8 urtera bitarteko haurrei zuzenduta dago eta 50 minutu iraungo ditu. Emanaldia euskaraz izango da.
Doan. Gonbidapenak Lekuona Fabrikan edo https://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean har daitezke.

Urriak 22, 19:00:

Filma. ‘Un pequeño plan… como salvar el planeta’. Niessen Zinemak.
Film proiekzioa: ‘Un pequeño plan… cómo salvar el planeta’ (La Croisade) , Louis Garrel, 2020, Frantzia, 67'
Hizkuntza: Frantzesez, gaztelerako azpitituluekin. Ozzinemaren laguntzarekin.
Doan. Gonbidapenak Lekuona Fabrikan edo https://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean har daitezke.

Urriak 23, 18:30-20:00:

Hitzaldia: 'Energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa. Ekiherriren lehen instalazio fotovoltaikoa' Ekiherriren eskutik. Reina aretoa.
Errenteriako Ekiherri energia komunitateak Egiluze ikastetxean burutuko duen instalazioaren inguruko azalpenak emango dira. Ekiherri Energia komunitatea zer den eta zer helburu dituen azalduko da, bai eta autokontsumo kolektiboaren legedi eta ezaugarriak ere.

Urriak 24, 18:30-20:00:

Argitu tailerra. Ezagutu zure etxeko kontsumo elektrikoaren gakoak eta ez erotu tarifa berriekin. Reina aretoa.
Tailer honek faktura elektrikoaren gakoak argitzen ditu: gastua murrizteko potentzia doikuntzak nola egin eta tarifa egokia nola aukeratu ere. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren ‘Energia Argitu’ programa.

Urriak 24 eta 25, 10:00-13:30: 

‘Klima-aldaketari aurre!’ erakusketa. Udaletxeko arkupeak.
Klima-aldaketaren nondik norakoak herritarrei era errazean helarazteko erakusketa da, 18 muraletan zehar eragileak, eraginak eta irtenbideak jasotzen dituena.
Erakusketaren edukia azaltzeko asmoz, herritarren sektore zehatzei (elkarteak, ikastetxeak, etab.) ibilbide gidatua antolatzeko aukera emango zaie eta, horretarako, aldez aurretik izena eman beharko da urriaren 21a arte. Horretarako telefonoz dei daiteke 943 903 402 zenbakira edo judith@izadi21.eus helbidera idatzi. Izena-ematen ez duten banakako herritarrek ere erakusketara hurbiltzeko aukera izango dute.

Urriak 28, 18:30-20:00: 

Argitu tailerra. ‘Energia Argitu Kit’ kanpaina.
Kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren ‘Energia Argitu’ programa.

Aste osoan zehar:

Irakurketarako liburuak Lekuonako liburutegian eta Aldakonean.

Aldaketa klimatikoarekin zerikusia duten liburuak eta beste material batzuk eskuragai jarriko dira Lekuonako liburutegian eta Aldakonean dagoen liburu maileguen puntuan.

AsteklimaErrenteria2024 kartela Z

Urria 2024
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3