Kapùtxinoak1 2Bihartik aurrera erakusketa bat, bigarren eskuko bizikleten azoka, mugikortasunari lotutako tailerrak eta jolasak eta bizikleta-irteera bat egongo dira.


Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko da “Espazio publiko partekatua” lelopean. 

Errenteriak, Europar Batasuneko hainbat herri eta hirirekin batera, edizio honekin bat egingo du eta hainbat jarduera eskainiko ditu: bigarren eskuko bizikleta azoka, trebetasun jokoak eta birziklatze-tailerrak bizikleta-materialarekin, bizikleta-ibilbidea eta erakusketa bat udaletxeko arkupeetan.

• ‘Cycling Culture’ erakusketa:

Erakusketan ikusgai dauden irudietan, garaia markatu duten eta markatzen duten zenbait txirrindulari agertzen dira, baita kirol horren nazioarteko egutegiko mendate mitikoak ere (Tourra, Giroa, Vuelta edo udaberriko klasikoak). Horrez gain, bizikletako piezak beste objektu batzuetan berrerabiltzeko adibideak ere badaude.
Erakusketa honek Artisau Auzoko ‘Aldaketa sortzen’ programan egindako bost eguzki-zuhaitz ditu euskarri. Programa horretan 6 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu zuten.
Udaletxeko arkupeetan ikusi ahal izango da irailaren 12tik 18ra, 10:00etatik 13:00etara, eta astearte eta ostegunetan arratsaldez ere bai, 17:00etatik 19:00etara.

Bigarren eskuko bizikleten azoka (irailak 13, ostirala):

Gamon Zumardian izango da, 16:30etik 20:00etara. Azokan beren bizikletak edo patineteak saldu nahi dituztenek doako gordailu sistemara eraman ditzakete egun horretan, 15:00etatik 16:30era bitartean. Horretarako, beharrezkoa da aurretik izena ematea www.merkabi.eus/errenteria webgunean edo 943 670 249 telefonoan. Azokaren egunean ilarak saihesteko hitzorduak emango dituzte, eta 500 eurotik gorako preziorik ez da onartuko.

• Mugikortasuneko tailerrak eta jolasak (irailak 13, ostirala):

Agirre Lehendakariaren plazan, familientzako kale-jolasak, trebetasun-zirkuitua, eta bizikletarekin eta birziklapenarekin lotutako tailerrak izango dira 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Ordutegia 17:00etatik 19:30era izango da.

• Bizikleta-irteera (irailak 14, larunbata):

Fanderiako Errota bisitatu ondoren, Arditurriko bidegorrian zehar 10 km inguruko ibilbidea proposatzen da, Oiartzun ibaiaren ertzeko errotak ezagutzeko. Parte-hartzaile bakoitzak bere bizikleta eraman beharko du. Ekintza 11:00etatik 13:00etara izango da, eta aurrez izena eman behar da Errenteriako turismo bulegoan, 690 720 264 / 943 494 521 telefono zenbakietara deituz edo turismo@oarsoaldea.eus / galemysfanderia@gmail.com helbideetara idatziz.

Espazio publikoaren erabilera partekatua da aurtengo Mugikortasun Iraunkorraren Astearen helburua.

Europako Batzordeak 2024 urteko kanpainarako aukeratu duen gaia “Espazio publiko partekatua” eta honen erabilera da: pertsonek, garraio-modalitateek eta jarduerek beren espazio propioa duten leku bat, non berdintasun soziala eta txirrindularientzat eta oinezkoentzat bide-segurtasun handiagoa bermatzen den, eta aire kutsadura eta kutsadura akustiko gutxiago dagoen. Espazio publiko partekatuak onurak ekartzen dizkio gizarteari, herritarren bizi kalitatea hobetuz.


https://www.youtube.com/watch?v=HezlBRrSEy4

Errenteriako Udalak sentsibilizatu nahi du hirian ibilgailu pribatuaren erabilera irrazionalak osasun publikoarentzat zein ingurumenarentzat dituen ondorio kaltegarriez, eta garraiobide jasangarriagoak erabiltzearen onurak gogorarazi ditu, hala nola garraio publikoa eta oinezko joan-etorriak.

Iraila 2024
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6