Errenteriako Udalak bigarren eskuko bizikleten azoka antolatu du Gamon Zumardian hirugarren urtez jarraian. Azoka irailaren 13an, ostiralean, egingo da, 16:30etik 20:00etara.
ERRENTERIA Kartela A3 2024 11

Salerosketarako gune bat jarriko da herritar guztien eskura, doako gordailu sistema baten bidez. Antolakuntzako langileak arduratuko dira objektuak gordailuan zaintzeaz eta saltzeaz. Gordailu-zerbitzua 15:00etatik 16:30era egongo da zabalik. Bizikletak eta patineteak hartuko dira. Norberak saldu nahi duena eraman beharko du eta antolakuntza taldeari utzi.

Bizikletak edota patineteak saldu nahi izanez gero, aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da www.merkabi.eus/errenteria helbideko inprimakiaren bitartez, edo 943 670 249 telefonora deituz. Saltzaile gisa parte hartu ahal izateko adin nagusikoa izan behar da eta datu pertsonalak eman beharko dira, tartean, NAN eta telefono zenbakiak.

Salmentarako objektuak gordailuan emateko hitzorduak emango dira, azoka egunean sortu daitezkeen itxarote ilarak saihesteko. Ez dira onartuko 500 eurotik gorako prezioa duten objektuak. Merkatua amaitzean, salmentetatik bildutako dirua edo saldu ez diren objektuak emango zaizkie jabeei.

Urtero egiten den Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen programaren barruan kokatzen da ekimena. Gainera, Udalak onartutako Hondakinen Prebentzio Planarekin bat dator, hondakinen sorrera saihestu eta materialen berrerabilpena sustatzen baititu. Antolakuntzak nabarmendu du aukera ezin hobea dela bizikletak edo patineteak prezio onean eskuratzeko eta ekitaldia aurreko edizioetan izandako arrakasta mantentzea aurreikusten dute.

Iraila 2024
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6