Urtero legez, Aiako Harria natura-parkean, Errenterian dagoen Listorretako aisia-gunea ezagutzera emateko eta balioztatzeko hainbat jarduera berezi antolatu ditu Errenteriako Udalarekin elkarlanean Gipuzkoako Parketxe Sareak. Datozen egunerako sendatutako hegaztiak askatzeko saioak eta natura-parkeko altxorrez gozatzeko txangoak antolatu dira.
UZTAILAK 28:
2022an Gipuzkoako Foru Aldundiak basa-fauna berreskuratzeko, animalia zaurituak birgaitzeko, sendatzeko eta berriro ingurune naturalera itzuli ahal izateko Basabizi zentroa ireki zuen Urnietan.
Uztailaren 28an Basabizi zentroan sendatutako hegaztiak askatuko dira Errenterian, Aiako Harria natura-parkean, Listorreta-Barrengoloian. Zuhaitz-belatz (Falco subbuteo) bat eta enarak nahiz sorbeltzak askatuko dira, berriz ere, libre-libre, hegan egin dezaten.
Saioan Aldundiko Basa Animali eta Landareen Zerbitzuko teknikariek (basozainek) libratuko diren hegaztiei, Basabizi zentroan egiten den lanari eta zauritutako animalia bat aurkitzean egin beharrekoari buruzko azalpenak emango dituzte.
Hitzordua goizeko 11etan izango da eta ezinbestekoa da izena ematea. Saioa euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Prezioa: 3 €.
ABUZTUAK 15 eta 24:
Aiako Harria natura-parkea ezagutzera emateko bi jarduera antolatu dira. Listorretatik hasita, parkeko altxorretako batzuk gertutik ezagutzeko parada izango da ibilaldi erraz eta motz batean.
Jardueraotan parte hartzeko, aldez aurretik deitu 943494248/688895068 zenbakietara edota arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua idatzi.