Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak uztailerako antolatu dituen ekintzak hauek dira:

1740 JULIO 2024 27 page 0001

UZTAILAK 20-21:
Errota irekita egongo da 10:30etik 14:00etara arte. Hilabete honetan ez da ohikoa den bezala 2. asteburuan irekiko, udalerriko Madalenetako jaietako asteburuan ingurumen-ekipamendu hau zabalik egotea erabaki baita. Errotaren historia ezagutu, funtzionamenduan ikusi eta ibaiak errotaren mekanismoan eta orokorrean Errenteriako industrializazioan izan duen papera ezagutu ahal izango da. Sarrera doakoa izango da.

UZTAILAK 27:
Oiartzun ibaiaren inguruan PISTA JOLASA egingo da, 6 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzenduta. Natur eta kultur ondareari buruz ikasteko modu dibertigarria izango da. Doako jarduera izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.

Argibide gehiagorako eta izena emateko:

turismoa@oarsoaldea.eus / 943 494 521
galemysfanderia@gmail.com / 690 720 264

Iraila 2024
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6