Errenteriako Udalak iraunkortasuna, ingurumena eta landa-garapenaren inguruan jarduten diren eta dirua irabaztea helburu ez duten erakunde eta elkarteei, ekintzak gauzatzeko 2014ko diru-laguntza deialdia zabaldu du.

Diru-laguntza honen ezaugarri nagusiak honakoak dira:

Aurkeztu beharreko agiriak

‐ Elkarte edo erakundearen ordezkari batek sinatutako diru-laguntza eskaera
‐ Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistroan izena emanda egotearen ziurtagiria
‐ Identifikazio fiskaleko Kodearen fotokopia
‐ Erakunde edo taldearen estatutuak
‐ Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren memoria zehatza (epeak, metodologia, helburuak, baliabideak, aurreikusitako parte-hartzea)FanderiParke
‐ Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren aurrekontua

Balorazio irizpideak

• Proiektuaren kalitatea (40 puntu)
• Udalaren ingurumeneko helburuei ekarpena (40 puntu)
• Kalkulaturiko parte-hartze maila (10 puntu)
• Jarduerari bideraturiko baliabideak (5 puntu)
• Jardueraren iraupena (5 puntu)

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 29an amaituko da.

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2