Landa eremuko biztanleentzako garraio egokitua eskaintzen duen Bidez Bide zerbitzua indartzeko erabakia hartu dute Errenteriako Udalak eta Behemendi Landa Garapeneko Elkarteak.
Orain arte, goizez bakarrik erabilgarri zegoen zerbitzua arratsaldeetara ere zabaldu dute astelehen honetatik aurrera, uztailean eta abuztuan izan ezik. Goizeko zerbitzua, aldiz, urte osoan zehar erabili ahal izango da, abuztuan eta Gabonetan izan ezik.
Bidez Bide zerbitzuak lanegunetan soilik funtzionatzen du, eta hura erabili aurretik ezinbestekoa da gutxienez egun bat lehenago deitzea. Hauek dira zerbitzuaren ordutegia eta kontakturako telefonoak:
Arratsaldeko zerbitzua Errenterian bakarrik emango da. Gidariak haur, gazte zein nagusiak garraiatuko ditu aldez aurretik adostutako ordu eta lekuetara.
Bidez Bide izeneko zerbitzua adinekoentzat edo/eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, bai eta zaintzaileak edo modu puntualean landa-ingurunean bizi eta oinarrizko zerbitzuetara hurbiltzeko zailtasunak dituztenentzat zuzenduta dago.
Helburua joan-etorriak egiteko erraztasunak ematea da; besteak beste, osasun-zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak, erosketak edo izapideak egiteko.