Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak irailerako hainbat ekintza antolatu ditu:
IRAILAK 9-10:
Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburua izanik, errota eta ibaiaren etxea irekita egongo dira. 10:30etik 14:00etara bitartean errota bisitatu, funtzionamendua ikusi eta haren historiari eta inguruko naturari buruzko erakusketa iraunkorra doan ikusi ahal izango dute bisitariek.
IRAILAREN 17:
Herria Atlantikaldia musika jaialdi eta kultur topagunean murgilduta egongo dela aprobetxatuz, bertaratzen direnei errota bisitatzeko, martxan ikusteko eta haren historia ezagutzeko aukera emango zaie.
Bi txanda izango dira , 11:00etan euskaraz eta 12:30etan gazteleraz. Aurrez izena ematea beharrezkoa izango da.
Informazio gehiagorako eta izena emateko: