Igantziko lepoa, eta Pertsele eta Aldurako tontorrak (Natura 2000 Sarea) eta ingurua ezagutzeko ibilbide gidatua antolatu du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Bisita gidatua apirilaren 16an izango da, 10:00etatik 14:00ak arte. Irteera eta topalekua Susperregin izango da. Bisita doakoa da eta apirilaren 14a baino lehen eman behar da izena.
6,2 kilometroko ibilaldian, Naturaz eta kultur ondareaz gozatzeko goiz parteko ibilaldia izango da. Bidetik, Añarbe urtegirako ikuspegiaz gain, Aldurako elurzuloa, basoa lehengoratzeko prozesuak, anfibioen ur putzuak eta inguruko hegaztien bioaniztasuna ezagutzeko aukera ere izango da.
Horretaz gain, Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) jakinarazten du Aste Santuko ostegun, ostiral, larunbata eta igandean irekita egongo dela eta ehotze-makinaria martxan ikusteko aukera ere izango dela. 10:30etatik 14:00etara, barrualdea eta funtzionamendua ezagutu nahi dituenarentzat bisita librea egiteko aukera dago. Gidatua nahi izanez gero, izena ematea komenigarria da.
Informazio gehiagorako eta izena emateko: