GnatErrent2023Martxoaren 23tik 30era bitartean Gipuzkoako bederatzi udalerritan burutzen ari da ‘Gnat Zinema’ Natura eta Ingurumeneko Zinemaren III. Erakuskaldia. Errenteriak hirugarren edizio honetan ere parte hartuko du proiekzio bikoitzarekin: martxoaren 29an, 19:00etan, Niessen Zineman, “Joy” eta “Cuerdas” dokumentalak ikusi ahal izango dira, doan.

Zinema Erakustaldiaren helburua da naturarik hurbilenaren berri ematea, kalitatez, pertsonok naturarekin ditugun harremanak sakonago aztertuz eta gizarteek naturarekin erlazionatzeko dituzten moduak ezagutaraziz, ikuspegi desberdinetatik: natura gizadiaren kulturan, gure aztarna naturan, pertsonen eta animalien arteko batasuna, haurrak eta natura.

Aurten, Gipuzkoako bederatzi udalerri hauetan izango dira Gnat Zinemaren emanaldiak: Azpeitian, Eibarren, Errenterian, Mutrikun, Oñatin, Ordizian, Donostian, Tolosan eta Zumarragan. Herri horietan, naturarekin lotutako 11 film emango dira, hala nola: «El leopardo de las nieves», «We the power», «Salvar Tenerife», «Fire of love», «Aware», «Con la fuerza del viento», «Forest for the trees: The tree planters», «Cuerdas», «Joy», «Ganado o desierto» eta «Entre montañas».

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak jakinarazi duenez, “Gnat Zinema proiektua zabalik dago naturaren alde zerbait egin nahi duen ororentzat, bai naturaren defentsaren arlotik, bai sormenaren dibulgazioaren arlotik jardunda”. Era berean, Asensiok azpimarratu duenez, «zinema erakustaldi honek meditaziora gonbidatzen gaitu, errealitateaz jabetzera, eta nor garen eta gure ingurunearekin nola erlazionatzen garen hausnartzera».

Bestalde, Errenteria Udaleko Ingurumeneko zinegotzi José Manuel Ferradasek adierazi duenez, «Gnat Zinemak naturara eta ingurumenera hurbiltzeko aukera ematen digu berriz ere Errenterian, zinemako pantailen bidez. Garai hauetan, teknologia berriek orain arte ezezagunak ziren tokietarako sarbidea errazten dute publiko zabalarentzat. Teknologia horiek naturaren ezagutza eta giza ekintzaren ondorioz jasaten duen narriadura ere areagotzen dute. Horrela, zinema Lurreko bizitzari buruzko dokumentu ere bihurtzen da. Errenteriako Udaletik bat egin eta Gnat Zinemaren helburua partekatu besterik ezin dugu egin, hau da, naturarekiko eta bizitzaren biziraupenerako beharrezkoa den ingurunearekiko errespetuarekiko kontzientzia sortu».

Errenteriako emanaldia

Errenterian, beraz, “Joy”, eta “Cuerdas”, proiekzioak izango dira. Aner Etxebarriak zuzendutako filma da “Joy”, Ana Angulok eta Itxaso Frauk ekoitzia. Film honek Joy emakume ugandarraren istorioa kontatzen du. Ugandako emakume horrek bere bizitza eskaini dio gure planetan oraindik aske bizi diren mendiko azken goriletako batzuen babesari. Era berean, Mendi Film 2022 jaialdiko film labur onenaren saria ere jaso du.

Sirimiri Films-ek, Katz Estudioak eta Gariza Films-ek ekoitzi dute Estibalitz Urresola zuzendariaren “Cuerdas” filma. Pelikula honek Ritaren istorioa kontatzen du. Emakume honek bilera garrantzitsua du kantukideekin: emakume-abesbatza desegiteko arriskuan dago, entsegu-lokala alokatzeko erabiltzen zuten udal-dirulaguntza galdu dutelako. Hala ere, herritik metro gutxira eta oso kutsakorra den petrolio-findegi erraldoiak babes tentagarria eskaini dio taldeari, taldearen salbazioa ekarriko lukeena. Emakumeek beren ikuspuntuak eztabaidatzen dituzten bitartean, Rita eta bere seme Ramon prozesu judizial batean murgilduta dauden bitartean, semeak enpresan hainbat urtez lan egin ondoren hartutako gaixotasunagatik laneko baja lortzeko. Goya 2023 sarietan fikziozko film labur onenaren sarirako izendatu dute “Cuerdas”, eta Forqué 2023 sarietan film labur onenaren saria jaso du.

Sarrerak doan izango dira, eta egoitza bakoitzeko ohiko saltokietan edo Gipuzkoa Ingurumena webgunean eskuratu ahal izango dira: www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/gnaturaldia/zinema/sarrerak

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5