Irailaren 20an, larunbata, "saguzarren gaua" ospatuko da Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Txingudiko Padurak), Juan Tomás Alcaldek -Zientzia Biologikoetako Doktore eta SECEMUeko kide - zuzenduta.

Joan den urtean lortutako arrakastaren ondoren, urte honetan jarduera berriro ere errepikatzen da, baina oraingoan, 2013ko irailean jarritako habiak ikuskatuko dira, aterpe hauen okupazioa ezagutzeko asmoz. Honetaz gain, ugaztun hegalari hauei buruzko hitzaldia egongo da Juan Tomas Alcalderen eskutik, eta ondoren, Plaiaundin zehar gauez ibilaldia egingo da ultrasoinu-detektagailu baten bidez bertako saguzarren behaketa eta entzuketa egiteko.
Kiroptero hauen biologia hurbiletik ezagutu nahi duen guztiak, hitzordua du irailaren 20an, larunbatean, 19:00-etan Txingudi Ekoetxean. Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. DOAKO JARDUERA.

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2