Herriko berdeguneak eta ondarea ezagutzekora ezagutzera emateko, Urdaburu mendi ingurura txango gidatua antolatu du abenduaren 18an Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Bertaratzen direnek, Susperregiko jatetxeko aparkalekutik abiatuta, Urdaburu mendiaren itzulian dauden basoak eta urmaelak ezagutuko dituzte, bertako biodibertsitatearen erakusle. Mendi ibilbide honek 10 kilometro inguruko luzeera du eta 10:00etatik 14:00ak bitarteko iraupena. Txangoa doakoa da eta aldez aurretik izena eman behar da.
Horretaz gain, Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) gogorarazten du, hileko bigarren asteburu guztietan bezala, bere ateak zabalik dituela 10:30etatik 14:00etara, bere barrualdea eta funtzionamendua ezagutu nahi dituenarentzat.
Informazio gehiagorako eta izena emateko: