• Hasiera >
  • Berriak >
  • Aurreko berriak >
  • Baserrietara eta nekazal ustiategietara iristeko Udal Herri-bideen Sareari buruzko informazio-panel berriak jarri dira landa-eremuan

20220510 103359 Resolucion de Escritorio 2Aste honetan, Udalak informazio-panel hauek jartzeari ekin dio ondorengo lekuetan: Zamalbide, Masti-Loidi, Astigarragako Benta, ... Horietan herriko 150 baserri baino gehiago eta haien sarbide librea duten herri-bideak agertzen dira. Informazio-panel hauetan jasotakoa ezagutzeko, sakatu hemen.

Udala 100 kilometrotik gora hedatzen den Errenteriako Udal Herri-bideen Sarearen jabea da. Era berean, sare hori kontserbatzeaz arduratzen da, eta egunero zaintzen du ondare honen zati guztietan usurpazioa edo kalteak saihesteko. Basozaintza-Zerbitzuaren bidez egiten da hori.

Sare horrek udalerriko leku guztiak komunikatzen ditu lurzoru urbanizaezineko etxebizitzekin eta nekazal ustiategiekin. Gainera, Errenteriako mugakideak diren zortzi udalerrietako landa-eremuekin bat egiten du.

Otsaila 2025
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 1 2