Pablo Sorozabal aparkalekuak udal-jabetzakoak dira eta bertako plazak emakida bidez esleitzen dizkie Udalak herritarrei. Une honetan 110 plaza kudeatzen dituen emakidadunak ibilgailu elektrikoentzako karga puntuak ezartzeko eskaera egin zion udalari eta, udalak, bere energia-politikarekin baitan, bere egin du azpiegitura hori erabiltzaileei eskaintzeko ardura.
Azpiegituraren tamaina zehazteko, honek inguruan dauden plazen %15ari, gutxienez, zerbitzua eman behar diotela hartu da kontuan.
Instalazioa araudiaren ITC-BT-52ren arabera egin da eta, bertan, karga puntu bakoitzarentzat 3,6 KWko potentzia nahikoa dela zehazten bada ere, 7,2 KWko potentzia ezarri da.
Ekintza hau FEDEReko (Fondo Europeo de Desarrollo Regional) MOVES2020 dirulaguntzetara aurkeztu zen, 4.961,51 €-ko kostuaren % 40an lagunduz (1.984,60 €).
![]() |
![]() |