Gipuzkoako Foru Aldundiak Aiako Harria Parke Naturala eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) basurdea ehizatzeko egutegia zehaztu du. Honenbestez, bizilagunei, herritarrei eta , eremu babestu (Natura 2000 Sarea) honetako gainerako erabiltzaileei jakinarazten zaie 2014ko irailaren 13tik 2015eko urtarrilaren 17ra bitartean, aipatu ehiza uxaldiak izango direla Natura Parkearen eremu ezberdinetan.
Era berean, Gipuzkoako Ehiza Federazioak eta Oarsoaldea, Donostialdea eta Bidasoaldea eskualdeetako ehiza elkarteak Aiako Harrian dauden pertsonen, ondasunen eta basa-fauna babesteko erantzukizuna beregain hartzen dute. Uxaldiaren helburua basoko ugaztun honen populazioa kontrolatzea da.
Ehiza egutegia eta eremu zehatzak hobeto ezagutzeko, sakatu ondorengo PDFa.