IAKren urteko lehen bilera izango da ostegun honetakoa eta, besteak beste, Ingurumen Saileko 2021eko memoria aurkeztuko du Udalak bertan. Kontseilukideak 18:00etan elkartuko dira Reina Aretoan.
Errenteriako IAK ingurumenaren babesa helburu duen herriko elkarte eta eragilez osatutako partaidetza-organoa da. Oinarritzat du Errenteriako garapen orekatua eta iraunkorra sustatzea, udalaren kudeaketan ingurumena babesteko eta bai iraunkortasuneko irizpideak bai herritarren proposamenak txertatuz, udal-eskumenetan hiritarren proposamenak gauzatu, bete eta hobetzeko, Errenteriako herriko natura- eta hiri-inguruneei dagokienean. Era berean, udalaz gaindiko ingurumen-plan eta -jarduerak ikertzeko ardura du.
IAKri buruzko informazio gehiago hemen.