• AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Pasaiako PortuaKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

portada TEP2006ko martxoan Iraunkortasunerako I. Ekintza-plana (2006-2011) onartu zen Udal Osoko Bilkuran. 2012an ebaluatu zen plana azkenekoz eta %54an gauzatua zegoela baieztatu zen. Honek eta planaren beraren epe-mugak 2016-2025 epealdirako Iraunkortasunerako II. Ekintza-planaren (aurrerantzean II PAL) osaketarako berrikuspen prozesua abiarazteko beharra mahai gainean jarri zuen.

II. Ekintza-planaren osaketarako azken urteetako lan-ildoen emaitza izan diren planak kontuan hartu dira, bereziki 2025erako Plan Estrategikoaren osaketa prozesutik eratorritako helburu estrategikoak. Halere, II TEPren osaketa eta diseinuak Udalsarea 21ek (Eusko Jaurlaritza) argitaratutako "EAEko Udalerrietarako Tokiko Agenda 21eko Ekintza-planak Berrikusteko Gida Metodologikoa"n jasotako irizpideak jarraitzen ari dira. 2025ean udalerri iraunkor bat izateko urratsak ezarri asmoz, behin behineko ekintza-zerrenda bat osatu da. Lanketa horretarako, besteak beste, honako dokumentuak hartu dira kontuan:

- 2025 Plan Estrategikoa
- Iraunkortasun Diagnosia 2014
- Errenteriako bioaniztasuna eta natura-ondarearen hobekuntza eta kontserbaziorako udal-estrategia (2013)
- Energia Iraunkortasunerako Ekintza-plana
- Oinezko eta Bizikleta bidezko Mugikortasun-plana
- Hiri-hondakin Solidoen Prebentzio-plana
- Errenteriako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana 2013-2016
- Bestelako udal-plan eta -programak

Honenbestez, II TEPren osaketarako udaleko sail ezberdinetako arduradunen ekarpenak barneratu dira, baina, horrekin batera, hiriko beste eragileen ekarpenak ere bildu dira dokumentua osatzeko. 2018ko martxoan Errenteriako Iraunkortasunerako II. Ekintza-plana (2018-2025) onartu da Udal Osoko Bilkuran. 

Azken Berriak:

13 May 2024

Maiatza 2024
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2