• Hasiera >
  • Berriak >
  • 6.437 familiek eman dute izena 5. edukiontziaren kanpainan
  • AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Pasaiako PortuaKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Kanpaina martxoaren 30ean amaituko da eta espero da 7.000 familia inguruk izena ematea, hau da, Errenteriako biztanleriaren %40a.

FurgonaIztieta

Biohondakinaren gaikako bilketan parte hartzeko familiak erakartzeko antolatutako kanpaina amaitzen ari da. Hain zuzen ere, bi informazio gune ibiltaritan gauzatzea baino ez da falta. Horietako lehenengoa larunbatean (hilak 28) egingo da Galtzarabordako Kiroldegiaren eta Euskotreneko geltokiaren inguruetan, goizean, 10:00etatik 14:00etara. Bigarrena eta azkena izango dena, berriz, Zumardian egingo da, asteleheneroko azokarekin bat eginez. Kasu horretan, 9:00etatik 13:00etara izango da. Horretaz gain, Udaletxearen behealdean jarritako bulegoa ere irekita egongo da larunbatera arte (hilak 28), 10:00-14:00 eta 16:00 eta 18:00 bitartean.

Azken Berriak:

14 May 2024

Maiatza 2024
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2