PortadaDiagnos20140121Zer da Alkateen Ituna eta Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana?

Alkateen Ituna sinatzen duten herriek eta hiriek ekintza-plan bat aurkezteko konpromisoa hartzen dute, Ituna sinatzen duten egunetik urtebeteko epean. Ekintza-plan horiek azaltzen dituzte zer-nolako bideak jorratuko dituzten CO2 emisioak %20 murrizteko 2020. urteari begira. Alkateen Itunaren konpromisoek herri edo hiriaren eremu geografiko osoan eragina dutenez gero, ekintza-planek herri edo hirietako sektore publiko eta pribatuekin zerikusia duten erabakiak edo neurriak jasotzen dituzte.

Errenteriak energia iraunkortasunerako Diagnosia eta Energia Iraunkortasunerako Ekintza-plana (EIEP) osatu eta 2015eko maiatzean onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak.

Alkateen Itunean atxikitutakoa jarraitzeko, derrigorrezkoa da, onartu eta bi urtera EIEP dokumentuaren jarraipena eta eguneraketa egitea. Hori dela eta, 2017. Urtean udalak ekintza-planaren erribisioa landu zuen ekintzen ezarpen mailaren azterketa orokorra egiteko asmoz. Azterketa horren ondorioz honako aldaketak jasan ditu dokumentuaren ekintza-planak:

- 3 ekintza ezabatu dira
- Ekintza batzuen helburuak berrikusi egin dira
- Ekintza berri bat sartu da: Papresa enpresak egunero araztegira botatzen duen uraren beroa aprobetxatzeko pausuak ematea.
- Oarsoaldeko energía planean dauden ekintza batzuk Errenterian ezartzea

Errenteriako Energia Iraunkorrerako Planaren 1. Eguneratzea eta jarraipena (EIEP) 2018ko uztailean onartu zen; guztira 80 neurri biltzen ditu, 8 lerro estrategikoetan banatuta. Era berean, neurri horiek 3 alor ezberdinetan martxan jartzen dira: udaletxea, bizitegiak eta zerbitzuak.

Non gaude eta nora goaz?

Oinarri urtean (2007) Errenterian, industria alorra kontuan hartu gabe, 174.661 tona CO2b isuri ziren (CO2b = CO2 baliokide). EIEParen ezarpenari esker, 2020 urterako isurpen hauek %20 murriztea espero da, hau da, 139.729 tona CO2b isurtzea, urte horretarako aurreikusten diren 183.487 tona CO2b-tik aldenduz.

BEG emisioen bilakaera EIEPberrik

Ildo estrategikoak

EIEPa jarraian zehazten diren zazpi ildo estrategikoetan banatua dago: hondakinak, inguru naturala, lehen sektorea, mugikortasuna, ura, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak.

  • Hondakinak: Hondakinen deskonposizioari esleitutako BEG isurpenak murrizteko asmoz hondakinen kudeaketa sistema desberdinak aztertuko dira, zabortegira bidalitako hiri hondakinak ahalik eta gehien murriztuz. Gainera, sentsibilizazio kanpaina bereziak antolatuko dira hondakin sortze tasa murrizteko.
  • Inguru naturala: Zuhaitzek bizi ziklo osoan zehar edukitzen duten fotosintesi prozesuan CO2 xurgatzen dute atmosferatik, euren adar, enbor eta sustraietan karbono bezala biltzen dutelarik. Hori dela eta, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen diren lursailetan zuhaitzen presentzia areagotu nahi da. Bestalde, ustiapenerako erabiltzen ziren baso-landaketak babeserako helburua ezarriko zaie, pixkanaka baso naturalak zuen konposiziora itzuli daitezen.
  • Lehen sektorea: Nekazaritza eta abeltzaintzako jardueren ondorioz BEG isurpenak ematen dira. Hauek Añarbe mendi publikoko abeltzaintzarako lur erabileraren Udal-Ordenantza Erregulatzailea onartuz edota nekazaritza konbentzionala sustatuz murriztu daitezke, besteak beste.
  • Mugikortasuna: Errenteriako isurpenen zatirik handienak garraiorako ematen den erregai fosilen kontsumoari dagokio. Horregatik, ibilgailu pribatua baino garraio mota jasangarriagoen erabilera areagotzea izan behar da helburua, hala nola, bizikleta eta oinezko mugikortasuna eta garraio publikoa. Bestalde, sustatu behar diren beste ekintzetako batzuk bioerregaien eta ibilgailu elektrikoen erabilera eta eraginkorki gidatzeko ikastaroen antolaketa dira.
  • Ura: Uraren kontsumoak BEG isurpenak ditu esleituta uraren zikloko fase bakoitzean kontsumitzen den energia dela eta (uraren jasotzean, adukzioan, potabilizazioan, banaketan, erabileran, arazketan eta berrerabileran). Ur kontsumo hau jaisteko eta, beraz, isurpenak murrizteko, zenbait neurri jarri daitezke martxan, hala nola, ur-hornikuntza sarearen hobekuntza, fluxu murriztatzaileen instalazioa, ur kontsumo txikiko etxetresna elektrikoen erosketa edota sentsibilizazio kanpainak.
  • Eraginkortasun energetikoa: Ildo estrategiko honen bitartez erregai fosilen eta elektrizitatearen kontsumoak murriztu nahi dira, bai hauen eskaria murriztuz bai hauen erabilera modu eraginkorrean eginez. Eskaria murrizteko argiteriaren itzaltze sistemak edota sentsibilizazio kanpainak egin daitezke eta erabilera modu eraginkorragoan egiteko zenbait eraikinen birgaitzea edota lanpara eta galdara eraginkorragoen erabilera sustatu daitezke, besteak beste.
  • Energia berriztagarriak: Energia berriztagarrien erabilerak erregai fosilen kontsumoa murrizten du eta baita, beraz, hauei esleitutako BEG isurpenak. Udalerrian hauen erabilera sustatzeko Udalak eredu izan behar du, eta horretarako eguzki plaken instalazioa edota eguzki energia termikoaren ezarpena burutu daitezke, eta baita udal-eraikinetan kontsumitzen den energia elektrikoa jatorri berriztagarrietatik erostea bultzatu, besteak beste.
  • Zeharkakoak

Zer suposatzen du CO2b tona batek?

Indiar batek urtean batez beste tona bat CO2b isurtzen du, europar batek 10 tona CO2b eta amerikar batek 20 tona CO2b baino gehiago. Tona bat CO2b ere 4.700 kilo patata sortzerakoan isurtzen da, 1.200 kilo ogi egiterakoan edota 100 kilo behi-haragi egiterakoan.

Dibulgazio-materiala

PortadaDiagnos20140121 PortadaEIEP PortadaLaburpenExek DiptikoEIEP2015 TriptikoEIEP2015
Diagnosia Ekintza-plana Laburpena DiptikoEIEP TriptikoaEIEP
Errenteriako EIEP jarraipena 20180327 1 1 001  Web PAES 20180913 EUS 001 Portada Jarraipen2017 18 JarraipenPanfletoa17 18  
Eguneratzea eta Jarraipena DiptikoJarraipena 2017/18 Jarraipen Txostena  2017/18 Jarraipen-eskuorria  
Maiatza 2024
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2