• Hasiera >
  • Berriak >
  • Aurreko berriak >
  • Errenteriako Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza-plana 2030 idazteko prozesua abiatu du Udalak

KEIEP Prentsaurrek20210702Errenteriako Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza-plana 2030 osatzeko herriko eragile zein norbanakoen parte hartzea gakoa dela azpimarratu du Udalak, mende honetako erronka handienari modu bateratuan erantzuteko.

Ekintza-planean, lau ardatz jorratuko dira nagusiki: lurraldea (lurzoruaren okupazioa eta erabilerak), mugikortasuna (jendearen eta merkantzien fluxua), ekonomia zirkularra (kontsumoa eta hondakinen kudeaketa) eta energia (aprobetxamendua eta sorkuntza). Lanketa horren osagarri, norbanakoek zein herri-eragileek proposamenak egiteko aukera zabalduko du Udalak online galdetegi baten bidez. Horretaz gain, jasotako proposamenak lantzeko eta osatzeko bi tailer ireki ere antolatuko ditu Udalak. Jasotako proposamenekin osatuko den emaitza prozesuan parte hartuko dutenen eskura jartzeaz gain, hurrengo hamarkadarako ekintza-planaren berri emango da komunikazio-bide ezberdinetatik.

Klima eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza-plana

2008. urtean eman zitzaion hasiera Europako Alkateen Itunari, udalek borondatez onartutako akordioen bidez Europak ezarritako klima eta energia alorreko helburuak bete eta hobetzeko. Errenteriako Udalak 2012. urtean sinatu zuen Ituna eta 2015. urtean Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana onartu zuen, 2020rako, negutegi efektuko gasen isuria % 20,16 murrizteko helburuarekin. Europa mailako helburu horiek Parisko Akordioaren ondorioz haratago joan dira. Honela, klima-neutraltasuna helburu, 2021ean Europar Batasunak bere aurreikuspenak eguneratu eta hobetu egin ditu, 2030erako berotegi efektuko gasen isuria % 55 murrizteko eta, 2050erako % 80-95 murrizteko.

Hori kontuan izanik, 2021eko ekainaren 29an, Errenteriako Udalbatzarrak Udala Klimaren eta Energiaren aldeko Alkate Itunari atxikitzea erabaki du: 2050erako Udalaren ikuspegia da guztiok biziko garela ikatzik gabeko hiri erresilienteetan, energia eskuragarri, seguru eta iraunkorrerako aukerarekin. Alkate Ituna – Europa mugimenduaren parte garen aldetik, jarraituko dugu (1) gure lurraldean berotegi-efektuko gasen isuriak gutxitzen, (2) erresilientzia handitzen, klima-aldaketaren eragin kaltegarrietarako prestatzeko eta (3) pobrezia energetikoari erantzunez bidezko trantsizioa bermatzeko ekintza gako gisa.

Orain datorren hamarkadarako Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza-plana garatzeko prozesua abiatuko Udalak. Ekintza-plan horren helburuak honakoak dira: klima-aldaketa murriztea eta honek dakartzan inpaktuetara egokitzeko gaitasuna sendotzea, zein herritarrek energia seguru, jasangarri eta eskuragarria lortu ahal izateko bideak lantzea. Horretarako, prozesu honetan herriko eragile zein norbanakoen parte-hartzea garrantzitsua dela uste du Udalak. Izan ere, azpimarratzen du, Udalak hartutako konpromisoaz edota garatu ditzakeen politikez harago, herritarren inplikazio eta ekimena ezinbestekoa izango dela ekintza-plan honetan jasoko diren helburuak betetzeko.

Urria 2021
A A A O O L I
27 28 29 30 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31