Hondakin mota nagusiak hauexek dira:Edukiontziak

Hiri-hondakinak

Udalerrietan bizileku partikularretan, denda, bulego eta zerbitzuetan sorturiko hondakinak dira, bai arriskutsutzat jotzen ez diren guztiak, bai haien izaera edo konposizioarengatik, aipatutako leku edo jardueratan sortutakoekin bateratu daitezkeenak ere.

Honako hauek ere udalerrietako edo hiriko hondakintzat joko dira:

  • Bide publikoak, berdeguneak, aisialdiko guneak eta hondartzak garbitzearen ondorioz sortzen diren hondakinak.
  • Etxeko animalia hilak, bai eta baztertutako altzari, tresna eta ibilgailuak ere.
  • Etxeko eraikuntzako eta konponketako obra txikien ondorioz sorturiko hondakinak eta zaborrak.

Hondakin talde honi buruzko informazio gehiago ikusteko, sakatu hemen.

Hondakin arriskutsuak

Apirilaren 21eko 10/1998 Legeak, hondakinei buruzkoak, 3.c artikuluan ezartzen duenaren arabera:

  • Hondakin arriskutsuak dira hondakin arriskutsuen zerrendan agertzen direnak (zerrenda hori 952/1997 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), bai eta hondakin horiek eduki dituzten ontzi eta edukiontziak ere. Europako Erkidegoko araudian arriskutsutzat jo direnak eta Espainiako gobernuak Europako araudian nahiz Espainiak parte hartzen duen nazioarteko hitzarmenetan ezarritakoari jarraiki onets ditzakeenak.
  • Hondakin arriskutsuen zerrenda Europako hondakinen katalogoaren zati bat da. Katalogo hori 2002ko otsailaren 8ko AGINDUAren bidez argitaratu zen. Hondakin Arriskutsuen Zerrenda Batzordearen 2001/118/EB Erabakian ezartzen da, 2001/573/EB Erabakiak aldatu duena. Biak 2001.2.16 L47 eta 2001.7.28 L203 EEAOn argitaratu dituzte.

Hondakin talde honi buruzko informazio gehiago ikusteko, sakatu hemen.

Industria-hondakin ez arriskutsuak

Industriako jarduerek sorrarazitako hondakin ez-arriskutsuak mota hauetakoak izan daitezke:

  • Industria-hondakin egonkorrak: Hondakin egonkorrak eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko esanguratsurik izaten ez duten hondakinak dira; hondakin egonkorrak ez dira ez disolbagarriak ez eta erregaiak ere, ez dute bestelako erreakzio fisiko nahiz kimikorik izaten, ez dira biodegradableak, ez dute eragin negatiborik beraiekin kontaktuan jartzen diren beste materia batzuengan eta, ondorioz, ez diote kalterik egiten ingurugiroari edo gizakion osasunari. Lixibiabilitatea, hondakinen poluitzaile-kopurua eta lixibiatuaren ekotoxitatea ez dira esanguratsuak izango hondakin egonkorretan. Hona hemen oro har egonkortzat jo daitezkeen hondakinen adibide batzuk: obretako zaborrak, lurrak, adreilu erregogorrak eta txatarra.
  • Hiriko hondakinekin bateratu daitezkeen industria-hondakinak:Hiriko hondakinen ezaugarri berak dituzten industria-hondakinak dira; hondakin horiek hirikoekin batera kudea daitezke. Normalean, prozesutik ez datozen industria-hondakinak izaten dira. Adibidez, elikagaien hondakinak, papera, kartoia, plastikozko bildukiak, ...

Hondakin talde honi buruzko informazio gehiago ikusteko, sakatu hemen.

TEEH

Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, pilak eta metagailuak sartzen dira talde honetan.

Hondakin talde honi buruzko informazio gehiago ikusteko, sakatu hemen.

Martxoa 2023
A A A O O L I
27 28 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2