Energia

Energia kontsumoa izugarri igo da azken urteotan. Izan ere, autoan ibiltzeko, telebista pizteko, kaleak argiztatzeko edo dutxa beroa hartzeko, energia behar beharrezkoa dugu. Eta horrek, noski, kalteak ere eragiten ditu: aire-kutsadura, klima-aldaketa, lurraldeen arteko liskarrak, ... Elektrizitatea, gas-naturala edo gasolina energia iturri ohikoenak ditugun arren, badira bestelako energia iturriak: berriztagarriak.

Horri eta energiari lotutako beste hainbat esparruri buruzko informazioa aurkituko duzu atal honetan:

Energia-astea Alkateen Ituna       EIEP
Energia eraginkortasuna Argi-kutsadura Energia-pobrezia
Energia ataria 50/50 proiektua  Informazio-estekak

Errenteriako Udalak argiteria publikoaren argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko, argiztapen-sistema adimenduna hornitu eta muntatzeko lanak burutuko ditu herriko hainbat puntutan: Beraunen (Pablo Sorozabaleko 2 zenbakidun koadroa), Kaputxinoetan (Sorgintzuloko 6 zenbakidun koadroa) eta Agustinetan (Gaztelutxoko 54 zenbakidun koadroa). Lan horiek 2020ko abenduaren eta 2021eko otsailaren artean burutuko dira.

Irakurri gehiago ...

BerogailuaWebEtxebizitza batean etxe-zerbitzu energetikoen gutxieneko maila sozial eta materiala betetzen ez denean energia-pobreziaren aurrez aurre gaudela ulertzen da. Horrek arazo larri bat suposatzen du, pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean ondorio garrantzitsuak baititu.

Irakurri gehiago ...

txekea eman2018/2019 ikasturtetik Errenteriako eta Oarsoaldeko zenbait ikastetxek energia eta ura aurrezteko eta arduraz kudeatzeko 50/50 izeneko proiektuan parte hartzen ari dira. 50/50 proiektuak energia aurrezteko, arduraz erabiltzeko eta ohiturak sustatzeko laguntzen dien metodologia da:

Irakurri gehiago ...

banner errenteria 1920x492 eus

Behatokiak aukera ematen du Udalaren eraikin eta ekipamendu publiko nagusietako energia kontsumoen eta berotegi-efektuko gasen isurien datuak ezagutzeko. Halaber, Udalaren energia fakturaren gastua eta aurreko urtearekin izan duen bilakaera ezagutzeko aukera ematen du. Datuak, gainera, egunero eguneratzen dira.

Ataria 2016an ezarritako informazioaren eta kudeaketa energetikoaren sistemak (SIE) ematen dizkion datuez elikatzen da. Software horri esker udaleko energiaren fakturazio egokia kontrolatzea ahalbideratzen da.

Energia atarirako sarbidea

argiteriaBerria 1Udaletxeak Errenteriako Txirrita-Maleo industrialdean eta Alaberga Behekoa, Galtzaraborda, Iztieta eta Esnabide auzoetako argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko, argiztapen-sistema adimenduna hornitu eta muntatzeko lanetan diardu. Lan horiek 2019ko urtarrila eta ekaina artean burutuko dira .

Irakurri gehiago ...

Ekaina 2022
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3