Tokiko Agenda 2030

2015ean Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuen, gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan giza garapena bultzatzea helburu duen ekimena. Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak, Milurteko Garapen Helburuei berriro helduz, bultzada berri bat ematen dio Garapen Jasangarriaren Helburuak (aurrerantzean GJH) lortzeko ekimenari. Guztira 17 helburu dira (Euskal Herrian 18, hizkuntza- eta kultura-aniztasuna barneratu baitira) bost esparrutan bilduta: pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta lankidetza.

GJH Irudiak

GJH hauek lortzeko bidean Agenda 2030 tokian tokiko jasangarritasuna lortzeko tresna bezala sortu da eta, hala, udalerri-maila da berau garatzeko egokiena. Agenda 21en prozesua baliatuz, udalerriek 2030 Agendara bidean trantsizioa egitea da beraz oraingo erronka.

Iturria: Unesco Etxea

Atal honetan Errenteriako Tokiko Agenda 2030ari eta prozesuari buruzko informazioa aurkituko duzu:

Aurrekariak Diagnosia Ekintza-plana
Iraunkortasun Adierazleak Tak 21 programa Eskolako 2030 Agenda
Urria 2022
A A A O O L I
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6