Eraikin honek aditzera ematen du Errenterian industriak izan zuen indarra eta bilakaera, beti ere uraren indarra baliatuta, XV. mendean (1450) Renteriola burdinolarako energia gisa erabiltzen baitzen. Burdinola hori urteekin bihurtu zen fanderia, errota eta irin- eta pentsu-fabrika, eta 1996an eten zuen industria-jarduera. 500 urtez industria etengabe berritzen aritu da, gaur egun arte: (Errotaren historia ikusteko, sakatu hemen):
Txingudiko padurek hegaztien migrazioan duten nazioarteko garrantzia ezagutzera emateko txangoa antolatu du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Bisita gidatua Plaiaundiko Ekoetxean izango da, urtarrilaren 14an, 10:00etatik 11:30ak arte. Bisita doakoa da, baina urtarrilaren 11 baino lehen eman behar da izena.
Herriko berdeguneak eta ondarea ezagutzekora ezagutzera emateko, Urdaburu mendi ingurura txango gidatua antolatu du abenduaren 18an Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Bertaratzen direnek, Susperregiko jatetxeko aparkalekutik abiatuta, Urdaburu mendiaren itzulian dauden basoak eta urmaelak ezagutuko dituzte, bertako biodibertsitatearen erakusle. Mendi ibilbide honek 10 kilometro inguruko luzeera du eta 10:00etatik 14:00ak bitarteko iraupena. Txangoa doakoa da eta aldez aurretik izena eman behar da.