Atal honetan Hondakinei buruzko informazioa aurkituko duzu: informazioa praktikoa, gomendioak, ...
Birziklapen gida | Galdera arruntak | Gomendioak |
Garbiguneak | Hondakin handiak | Gaikako bilketa |
Poltsa konpostagarrien makinak | Etxeko hondakin arriskutsuak |
Etxean sortutako hondakin arriskutsu eta toxikoak udalaren garbigune mugikorrera eraman behar dira. Sistema honen oinarria bi erremolke dira eta auzo bakoitzeko puntu estrategikoetan jarriko dira, goizeko 8:00etatik gaueko 22:00ak arte.
EGUTEGIA
BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK
1. Margoak, bernizeak, disolbagarriak, kolak,...
2. Garbiketa produktu kimikoak, erabilitako sukaldeko olioa,...
3. Aerosol toxikoak: intsektizidak, herbizidak, lakak,... (ontzi hutsak ere bai)
4. Ibilgailuen olioak, bateriak, filtroak, antikongelanteak,...)
5. RAEE: elektragailu txikiak, osagai informatikoa (pantallak, teklatuak,...), telefono mugikorrak, inprimagailuen kartutxoak eta tonerrak, jolas elektronikoak, Cdak, DVDak, pilak eta bateriak, bonbillak (soilik LEDak eta kontsumo baxukoak) eta florentzenteak.
Gogoratu! Garbiguneetara eta Sanmarko Mankomunitatearen furgoneta berezira ere eraman ditzazkezu hondakin arriskutsuak.
Altzariak eta antzeko etxe-hondakin handiak biltzeko zer egin behar da?
Garbiguneak hiri hondakinen gaikako bilketarako guneak dira. Herritar guztiei zuzenduak daude.
Gai organikoa biltzeko poltsa konpostagarriak eskuratzeko 7 makina ari dira funtzionatzen Errenterian. Poltsa pakete bat eskuratzeko, herritar bakoitzak gai organikoaren edukiontzia irekitzeko duen txartela makinen irakurgailura hurbildu behar du.
HONDAKINEN GAIKAKO BILKETARI ETA BIRZIKLAPENARI BURUZKO OHIKO GALDERAK