PerretxikoakAñarberen egungo egoeratik abiatuz, bere etorkizuna hobetu eta ezagutzeko, ezinbestekoa da bertako onddoen aberastasuna ezagutzea eta bizidun hauen bizi baldintzak nolakoak diren jakitea. Horretarako, Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia Sailak eta Errenteriko Udalak, 2007. urtean Añarbeko onddoei buruz egindako ikerketari jarraipena eman nahi zaio. Ikerketa horretan 219 espezie katalogatu ziren; horietatik 77 espezie Gipuzkoan aipatu gabekoak, 11 espezie EAEen bildu gabekoak eta Iberiar Penintsulako onddo mehatxatuen Zerrenda Gorriko 4 espezie.

Irakurri gehiago ...

ErrotaBarrutikWEBFanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (ibaiaren Etxea) hilabeteko bigarren asteburuetan 10:30etatik 14:00ak arte errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, hilabetean behin ekintza berezia antolatzen du. 

Irakurri gehiago ...

KonpostaErrenteriako udalak 2014tik abian du konpostaje programa. Helburua jatorrizko bereizketa handitzea eta biohondakinen prebentzioa hobetzea da konpostajearen bidez. Programa honekin, auzo eta etxe konpostajearen bidez, hondakin organikoen autokudeaketa sustatu eta erraztu nahi dira.

Irakurri gehiago ...

Enarak ERRENTERIA kartelaBolondresen bila dabiltza enara, sorbeltz eta enara azpizurien habiak erroldatzeko. Ekimen honi buruzko xehetasunak emateko ekainaren 15ean, 18:00etan, Errenteriako Xenpelar aretoan hitzaldi bat antolatu dute. Bertan, errenteriarren laguntza eskatuko da, biztanle guztien artean udalerrian dauden habiak erroldatu eta zenbatzeko

Irakurri gehiago ...

GreenLeafHautagaitzaPrentsaApirilean aurkeztu zuen Errenteriako Udalak bere hautagaitza European Green Leaf lehiaketara. Udalerri berdea lortzeko urratsak emateko konpromisoan oinarritzen da hautagaitza, eta azken legegintzaldietan zein legegintzaldi honetan egiten ari den bideari jarraitzen dio, 2025eko Plan Estrategikoan eta egungo agintaldi-planean oinarrituta.

Irakurri gehiago ...

Ekaina 2022
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3