Hondakinak

Egun ditugun kontsumo-ohiturak, geroz eta hondakin gehiago sortzea ahalbidetzen du. Izan ere, zerbait kontsumitu ondoren, normalean hondakin bat sortzen dugu; etxean, kalean, eskolan, udaletxean, lanean, haurtzaindegian, ... Honela, hondakinak egundoko arazo bihurtu dira, bai guretzat, bai ingurumenarentzat ere, lurra zikintzeaz gain, besteak beste, kutsatu, berotegi efektua areagotu eta diru-xahutze handia suposatzen baitute.

Atal honetan hondakinen inguruko informazioa aurkituko duzu:

Hondakinak gaika biltzeko sistema berria
Ekoaktiboa Hondakinen bilketa urtez urte Gaikako bilketa Udal-egitasmoak
Sandach hondakinak Hondakin motak
Informazio-estekak HHSen Prebentzio-plana
Eskolan konposta Auzo-konposta Etxeko konposta Gipuzkoako ezaugarritzea

Prebentzioa hondakinen sorrera ekiditeko neurririk hoberena da. Europako 2008/98/CE Zuzentarauak eta berau garatzen duen 22/2011 Legeak (hondakinak eta lurzoru poluituen ingurukoak) jasotzen duen hondakinen kudeaketarako hierarkiak:

Gehiago irakurri...

Hondakin mota nagusiak hauexek dira:Edukiontziak

Hiri-hondakinak

Udalerrietan bizileku partikularretan, denda, bulego eta zerbitzuetan sorturiko hondakinak dira, bai arriskutsutzat jotzen ez diren guztiak, bai haien izaera edo konposizioarengatik, aipatutako leku edo jardueratan sortutakoekin bateratu daitezkeenak ere.

Gehiago irakurri...

Jarraian agertzen diren datuak Sanmarko Mankomunitateak urtero argitaratzen dituen bilketa-datuak.ArramendiRotonda 1 PDF bakoitzean, Errenteriako informazioa ez ezik, Mankomunitatea osatzen duten gainerako udalerrietako datuak ikusgai izango dituzu, hartara, alderaketa egiteko aukera izan dezazun.

Gehiago irakurri...

Errenteriako Udalak hainbat ekimen burutu ditu (edo burutzen ari da) hondaontziratu-zaitez-300x157kinen arloan. Honatx horietariko batzuk:

Ontziratu zaitez: Kutxa Ekoguneak, Errenteriako Udalak eta herriko 30 dendek ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina abiatu zuten 2013ko uztailaren amaieran. Kanpaina horren helburua Oarsoaldea mailan haragi eta arraina erostean, ontzi edo tuperra erabiltzea eta paper eta plastikozko poltsen erabilpena eta hauen hondakinen sorrera murriztea izan da.

Gehiago irakurri...

Gaikako bilketarako edukiontziak

Hondakinak sortu ondoren, hauek behar bezala kudeatu behar ditugu. Hiri-hondakinen dagokionez, etxeetan, dendetan, komertzioetan, etab. hainbat hondakin bildu ditzakegu gaika. Horretarako,. Errenteriako kaleetan hainbat edukiontzi ezberdin ditugu, kolore eta itsuraren arabera, hondakin mota bat edo bestea biltzeko. Honakoak dira Errenterian gaikako bilketarako kalean aurki ditzakegun edukiontziak:

Gehiago irakurri...

Apirila 2018
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6