EdukiontziMarroiaMateria organikoa edo biohondakina biltzeko edukiontzi marroia Errenteriako kaleetan dago duela urtebete. Bertan, orain arte, etxeko sukaldeko materia organiko guztia bota zitekeen, bai kuzinatua zein gordina, animalia edo landare jatorrikoa. 2017tik, aurrera, ordea, etxebizitzetako biohondakinaz gain, hiriko ekoizle handien (merkatariak, taberna eta jatetxeak, elkarte gastronomikoak, supermerkatuak eta auzo-elkarteak) hondakin organikoak biltzeko baliatzen dira. Honela, Errenteriako Udalak hiritarrak eta hiriko eragile guztiak animatzen ditu marroi koloreko edukiontzi honen bitartez hondakin organikoa birziklatzera, zabortegira bideratu ordez, konpost edo ongarri bihurtzeko.

Prentsaurreko2

5. edukiontziaren erabilpenerako Udal-gomendioak

Edukiontzi hau kalean jarri zenetik geroz eta familia gehiagok botatzen dute bertara beraien biohondakina (2017tik aurrera, ekoizle handiek ere beraien biohondakinaren gaikako bilketarako darabilte kaleko edukiontzi marroia). Hiritarrek etxebizitzetako biohondakina, modu honetan, gaika bildu eta edukiontziaren, txartelaren eta poltsa konpostagarrien erabilera arduratsu eta egokian laguntzeko, eta partaidetzak hobari fiskaletan duen eragina azaltzeko, Errenteriako Udalak gomendio-oharra bat argitartau du: GOMENDIO-OHARRA

Nola har dezakezu parte?

5. edukiontzia erabiltzeko txartel elektronikoa eskuratu beharko da Udaletxean. Urrats soil batzuk emanez has zaitezke Ekoaktibo izaten:

  1. Izena eman Udaletxeko sarrerako harrera-bulegoan.
  2. Jaso biohondakina birziklatzeko beharrezko materiala (txartela, kuboa, poltsa konpostagarriak, gida).
  3. Prestatu txoko bat organikoaren gaikako bilketarako.
  4. Eraman biohondakina kaleko edukiontzi marroira.

Flyerra8 1

Biohondakina ondo sailkatzeko materiala eskuratu

Etxeko hondakin organikoak gaika jasotzeko, honako baliabideak jarri ditu Udalak hiritarren eskura:

GidaAzala kuboa plastikoa 4 Poltsa 4 TxartelElektronikoa GomendioOrriaIrudi
Birziklapen-gida  Kubotxo marroia Poltsa konpostagarriak Txipadun txartela Gomedio-orria

 

Gainerako materialekin banatzen diren poltsak, konpostagarriak eta biodegradagarriak dira. Udaletxean gainerako materiala jasotzean entregatzen dira eta, agortzean, Udaletxean zein Iztieta, Beraun, Kaputxinoak eta Galtzarabordako kiroldegian ezarritako makinetan eskura daitezke txartelaren bidez. Makina bakoitza non dagoen jakiteko, sakatu kokapen-planoan. Makinek, erabiltzen diren aldiro, 10 asterako 40 poltsako paketea ematen dute. 

Bestalde, eskola-komunitateari kanpaina honen berri eman asmoz, Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten ikastetxeetan Ekoaktiboaren logoa duten txapa apaingarriak eta ikasleek biohondakinak nola bereizi ikasteko flyerrak banatu ziren 2015ean.

Udal-ordezkarien aurkezpena

  • Luisma Diaz

  • Jose Manuel Ferradás

  • Julen Mendoza

Maiatza 2017
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4